XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kapitan

Zer ote da ba Kapitan...?

Abatxe-zaarrean gure aitak zeukan zakur erbi-eizari bikain bat zan.

Gure aitak zakur arrei asko nai izan zion.

Baña aitari, Kapitanek, bein atsekabe samiña eman zion.

Gure aita-amak gau batean, uste gabe Kapitan sukaldean utzi zuten atea itxita; lotara joan ziran, ta urrengo goizean, sukaldeko atea iriki zutelarik, sukalde artan zeuden gauz geienak, Kapitanek puska-puska egiñik utzi zizkien.

Auzo artako ozte edo jendeak, ordaindu gabe eramaten zituzten gauzak, liburu aundi batean urratzen edo anotatzen zutena ere, zakurrak milla puska egin zien.

Gu goiko gelatik (sapaipetik) sukaldera jetxi giñalarik, gure aita gizajoa negarrez zegoan, sukaldeko gauzak antolatzen.

Kapitan, lasterkari bikaña edo bizkorra omen zan.

Bein, gure aitak tiro bat bota gabe, Kapitanek erbia arrapatu omen zion.

Kapitanek, txokolate kolorea zuan, ta izar txiki txuri batzuek ere bai.